JALGI

Musika, bertsolaritza, zinema eta artea Jalgiren lehen eguneko protagonistak

Eider Eibarren tailerra izan da Jalgiren egitaraua ireki duen ekintzetako bat. Arrankudiaga-Zolloko eskolan, Urduñako Herri Ikastetxean eta Laudioko Lamuza ikastetxean egon da marrazkilari zornotzarra. [Youtube]https://youtu.be/yVVuC25eCXk[/Youtube]

Aiaraldea
2016ko maiatzaren 24a
10:33
Entzun

Kultur sorkuntzaren komunikazioari eta transmisioari buruzko jardunaldiak izaten ari dira Jalgi plaza ibiltariaren ardatza. Aiaraldea eskualdean egiten ari dira, maiatzaren 23tik 29ra.

Egun horietan, 70etik gora kultur jarduera egingo dituzte, baina emanaldi zerrendatze batetik harago joateko bokazioa azaldu dute. «Ez genuen egin nahi ikuskizun errenkada bat, baizik eta euskal kulturaren komunikazioaren eta transmisioaren inguruko gogoeta saio zabal bat», adierazi zuen atzo Gotzon Barandiaran idazle eta antolakuntza taldeko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.