Bost talderen musika entzun ahalko da gaur Oñatin (Gipuzkoa), jaien harira. Txosnetako estalpean eta plazan izango dira kontzertuak, eta burua astintzeko doinuez gain, oinak ere mugitzeko aukera ematen duten erritmoez gozatu ahalko da.
Txosnetan egingo dute emanaldi nagusia, 21:30ean. Kontaminazion Akustika taldea Burgostik (Espainia) helduko da Euskal Herrira. 1997. urte aldera sortu zuten, Children of Bodom, Soziedad Alkoholika, Iron Maiden eta Reincidentes taldeen eraginpean. Hurrengoa Cc627 talde misteriotsua izango da. Oñati eta Arrasate artean sorturiko musikariek osatzen dute. Ondoren arituko da Oñatiko Ez! taldea. Lehen diskoa iaz grabatu zuen taldeak, Berrizko Lorentzo Records estudioan (Bizkaia).
Drakes taldearekin amaituko da emanaldia. 2002ko urrian sortu zen talde hori, eta sei hilabete geroago, lehen kontzertua eman zuten.
Damba taldea arituko da 23:00etan, herriko plazan. Hainbat modu uztartzen dituzte: rocka, bluesa, jazza, musika elektronikoa, runba, reggaea, punka eta funka. Euskal Herriko, Kubako, Venezuelako eta Madrilgo musikariez osatuta dago, eta hainbat hizkuntzatan abesten dute: euskaraz, katalanez, Brasilgo portugesez, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz.
MUSIKA
Noiz. Gaur, 21:30ean, txosnetako estalpean, Kontaminazion akustika, Cc627, Ez!, Drakes. Damba, 23:00etan, plazan.
Musika ekaitza Oñatiko jaietan
Bost talde arituko dira gaur jotzen txosnetan, eta plazan, gehienak herrikoak, baina baita kanpokoak ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu