Donostiako Jazzaldiarekin batera, arte ekitaldi ugari egiten dituzte Noventa Grados aretoan; han, erakusketa berri bat zabalduko dute, 20:00etan.
This Fucking Jazz Music Hooks! izeneko erakusketan, hamasei artistak beren lanak erakutsiko dituzte. Guztiek Black fusio edit leloarekin zer ikusia duten artelanak erakutsiko dituzte. Kolore beltzak eta jazzak artista bakoitzarentzat duen sentsazioa erakusteko erabiliko dute, gaurtik iraileko bigarren astera arte irekita dagoen erakusketan.
Erakusketaren hasiera dela eta, jai giroko ospakizuna egingo dute, Mario Maqueda DJarekin. DJak giroa alaitzen duen bitartean garagardoa ere izango da. Festa giroa ez da gauerdian amaituko, ordea. DJ festaren ondoren Arraun tabernan jarraituko du musikak, Maikol Knight musikariak sortutako doinuekin.
Orain sei urte ireki zen Noventa Grados, Donostiako Parte Zaharrean, nahiz eta enpresa 1996. urtean sortu. Estiloarekin lotutako produktuak aurki daitezke han. Arropa, makillaje eta edertasunerako produktuak, ile apaindegia, eta, gaurtik aurrera ikus daitekeen bezala, momentu jakin batzuetan erakusketak eta jaiak ere egiten dituzte.
'THIS FUCKING JAZZ MUSIC HOOKS!' ERAKUSKETA
Non. Noventa Gradosaretoan, Donostia.
Noiz. Gaur hasiko da, 20:00etan.
Musika eta artea Donostian
Donostiako Noventa Grados aretoan 'This Fucking Jazz Music Hooks!' erakusketa irekiko dute gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu