Musika, poto baten truke

Ilargi jaialdia egingo dute Nafarroako Mutiloan, Bongo Botrako eta Soñadores Natos taldeekin

Soñadores Natos: hiru abeslari dira, baina 12 laguneko talde bihurtzen dira agertokian. SOÑADORES NATOS.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Musika, janaren truke. Formula bitxia eskaintzen du Ilargi jaialdiak. Hamabi urte daramatza Paris 385 jantoki sozialak jaia antolatzen, eta, sarrera gisa, kontserba ontzi bat edo olio poto bat eman beharko dute hara biltzen direnek. Iaz 3.000 kilo janari inguru lortu zituzten. Kataluniako Bongo Botrako eta Euskal Herriko Soñadores Natostaldeeen kontzertuez gozatzeko aukera paregabea izango da gaur Mutiloan (Aranguren, Nafarroa. Ez nahastu Gipuzkoako izen bereko herriarekin).

Soñadores Natos Barañaingo (Nafarroa) taldearen reggae eta dance-hall doinuek harrera oso ona izan dute, eta bigarren diskoa kaleratzear dute. Sencillo equilibrio izeneko lehen diskoarekin Euskal Herriko txoko gehienetan eman dituzte kontzertuak. Berriki Irie Loop Nafarroako lehen reggae jaialdian izan dira. Angel, Urtzi eta Xabik dira taldeko abeslariak; baina zuzenekoetan, magia balitz bezala, hamabi lagunek betetzen dute agertokia, musika banda propioa baitute. Horrek zuzenekoetan sekulako indarra ematen die, eta hitzetan gordetako pentsamendu eta sentimenduak gogoz azaleratzen dituzte.

Ondoren, Bongo Botrakok Kataluniako errunba alaia aireratuko du gorputzak mugiarazteko asmoz.

ILARGI JAIALDIA

Noiz. 23:00etan.

Non. Mutiloako plazan(Aranguren, Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.