Jaietan murgilduta daude jada Zaldibarren (Bizkaia). Festak ofizialki hasteko txupinazoa bota dute dagoeneko, eta donien atxa altxatua dute. Egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute egunotan Bizkaiko udalerrian bilduko direnek. Herriko hainbat elkartek jaien egitaraua osatzen parte hartu dute, eta programa zabala prestatu dute.
Kirola, musika eta janaria. Jaiek eduki beharreko ezaugarriak betetzen dituzte Zaldibar-ko jaiek. Odoloste pintxoak ja-teko aukera izan zuten atzo. Bihar ere bapo jateko aukera izango da. Eguerdian, patata tortillen txapelketa egingo dute. Bazkaltzeko, berriz, txosnetan bilduko dira 14:30ean. Afari-merienda egin nahi duenak ere izango du horretarako aukera. Solomoa eta sardinak eskainiko dituzte 19:00etan.
Musikak ere bere tokia izango du. Obrint Pas Valentziako taldea izango da gaur gaueko izarra. Krudels Abadiñoko taldeak lagunduko dio oholtza gainean. 23:00etan hasiko dute kontzertua.
Igandean, Euskal Herriko trikitilari txapelketako txapeldunekin kalejiran ibiltzeko aukera izango da 11:00etan. Dultzaineroak eta Iruñeko Arrotxapeko konpartsa izango dute trikitilariek bidelagun. Eguerdian euskal dantzak dantzatuko dituzte Zaldua plazan.
Festetan jan eta edandakoa izerditzeko aukera ere izango da, hainbat kirol proba antolatu baitituzte. Txosnen arteko VII. Olinpiadak egingo dituzte bihar parkean, 18:00etan.
Jaiak. Zaldibarko jaiak
Musikak, kirolak eta gastronomiak, bat
Krudels Abadiñoko musika taldeak eta Obrint Pas Valentziakoak joko dute gaur gauean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu