Musikale jaialdia ospatuko dute asteburuan, Bizkaian
BASAURI. Bihar hasiko da XII. Musikale jaialdia Bizkaian. Leioa, Basauri eta Erandion egingo da, eta Euskal Herriko eta nazioarteko bederatzi musika taldek parte hartuko dute. Kaleko festa izango da gehienbat, baina antzoki batzuetan ere izango dira emanaldiak. Basaurin hasiko dute jaialdiari, bihar 18:45ean, eta igande eguerdian amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu