Gerizpean
Musikan hobetzeko festibala gazteentzat
GASTEIZ. Nazioarteko musikajaialdi-ikastaro bat antolatu dute Gasteizen, bosgarren urtez. Laurogei ikasle baino gehiago izango dira gaurtik hilaren 27ra arte. Hamar herrialdetako gazteak batuko dira jaialdia, eta Jan Guns klarinete jotzailea, Stefano Parrino flautista eta Juan Carlos Rodriguez pianista izango dituzte irakasle. Horrez gain, Gabriela Dal'Olio harpa jotzailearen kontzertua izango da gaur Jesus Guridi kontserbatorioan. Bihar, berriz, Badke Quartet taldeak katedralean joko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu