Urte oparoa izan da Agoizko kirol eta kultura taldeentzat. Horregatik, Agoizko gazteen futbol taldeari eta Agoizko Abesbatza Txikiari dagokie aurtengo txupinazoa botatzea. 25 urte beteko ditu abesbatzak. Aitziber Martxueta abesbatzaren sortzaileak eta Eva Leatxe (1967, Agoitz) egungo zuzendariak botako dute festak hasteko suziria.
Nola sortu zen abesbatza txikia?
Abesbatza txikia sortu aurretik helduen abesbatza zegoen, eta erreferentzia horrek asko lagundu zigun. Abesbatza txikia Aitziber Martxueta irakasleak sortu zuen 1987an, Agoizko eskolan.
Musikazale asko egongo da orduan Agoitzen.
Bai. Musikarako zaletasun handia dago: batzuk, bandan daude; beste batzuk, txarangan edo abesbatzan. Musika mundua oso bizirik dago.
Zuek zenbat zaretetaldean?
Hamar eta hamasei urte arteko hirurogei gaztetxo daude gurean; 53 neska eta zazpi mutil, hain zuzen. Betiko erronka da mutiko gehiago animatzea kantura. Astean behin baino ez gara biltzen, egungo gazteak inoiz baino lanpetuago bizi direlako: futbola, musika... Denbora libre gutxi dute.
Aurten zuei egokitu zaizue suziria botatzea.
Udalak erabaki zuen Agoizko herritarrek bota behar zutela txupinazoa, ez politikariek. Kulturgune izeneko talde batean biltzen dira kultura arloko eragileak. Haiek erabaki zuten txupinazoa futbol taldeko kideek eta guk botatzea.
Urteurrenaren harira zerbait prestatu duzue?
Urrian emanaldi bat egingo dugu: Atxagaren obra baten moldaketa egin dugu.
Eva Leatxe Beortegi. Agoizko San Migel Abesbatza Txikiko zuzendaria
«Mutilak kantura hurbiltzea da gure betiko erronka»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu