MyPaint taula grafikoarekin marrazteko aplikazio bat da. Software librea eta doakoa da, gainera, Mac Os X, MS Windows zein GNU/Linux plataformetarako eskaintzen da. Nahiz eta bertsio berria oraindik MS Windows sistemetarako baino ez dagoen. Proiektua 2005. urtean abiatu zen, eta xedea taula grafikoarekin marraztu ahal izateko aplikazio libre bat eskaintzea zen, diseinu minimalista batekin eta arkatzaren presioa antzemateko modukoa.
Erabilerraztasunari begira, funtzionalitate bakoitza laster-tekla batekin lotuta dago, eta edozein unetan baliabide barrak ezkutatzeko aukera dago. MyPaint-ek Open Raster formatuan gordetzen ditu egindako lanak. Formatu hori irekia da, eta Open Document formatuan oinarrituta dago. Gainera, lanak PNG eta JPG formatuetara esportatu daitezke.
Bertsio berriak baliabide barra desplegagarri berri bat ekartzen du, baliabide barra hori pertsonalizatu daiteke widgetsen bitartez. Horrez gain, ohar blokaren antzeko baliabide bat ekartzen du, non testuaz gain, kolore probak, pintzelkadak edo miniaturak gorde daitezkeen.
Deskargatzeko edo aplikazioari buruzko informazio gehiago begiratzeko, proiektuaren webgunera jo daiteke: http://mypaint.intilinux.com/.
MyPaint 1.0.0 kalean dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu