Komunikazioa

Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman dio Eguzkiren helegiteari

Irratiak dio hedabide komunitarioak erregularizatzeko aukera ez izateak kalte egiten diola nabarmen

Erredakzioa
2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Martxoan, Nafarroako Gobernuak deialdia egin zuen 44 irrati lizentzia emateko lehiaketarako. Eguzki irratiak helegitea jartzea erabaki zuen, 24/2012 foru ordenaren aurka, Ikus-entzunezko Komunikazio Lege Orokorra urratzen ari zela pentsatzen zuelako. «Besteak beste, ez baitzen eskaintzen lizentzia aukerarik irabazteko asmorik gabeko komunikazio zerbitzu komunitarioentzat, nahiz eta lege orokorrak horiek onartu». Gainera, komunikazio zerbitzu komunitario gisa lizentzia bat eskatu zuen Eguzkik.

Nafarroako Gobernuak, ordea, ezezkoa eman dio helegiteari, eta lehiaketa atzeratzea errefusatu.

Eguzki irratiak salaketa egin du erabaki horren inguruan: «Komunikabide komunitario edo irrati libreak erregularizatzeko aukerarik ez izateak kalte egiten die gurea bezalako proiektuei, eta babesik gabe uzten digu komunikazio korporazio handien aurrean». Kontuan hartu behar da aurreko lehiaketan lizentzia berri batek hartu zuela une hartan Eguzki irratiari dialean zegokiona. «Frekuentzia lapurreta izan zen».

Hala eta guztiz ere, Iruñeko irrati libreak lanean jarraituko du bere egoera erregularizatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.