Komunikazioa

Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua desagerrarazi du parlamentuak

UPN, PSN eta PPren aldeko botoekin onartu dute foru legea; Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak kontra bozkatu dute

urtzi urkizu
Donostia
2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Beste hainbat murrizketarekin batera, Nafarroako Parlamentuak Ikus-entzunezko Kontseilua kentzeko foru legea onartu zuen atzo. UPN, PSN eta PPren aldeko botoekin onartu zuten. Kontra bozkatu zuten Bilduk, Nafarroa Baik eta Ezkerrak. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Munianek adierazi du kontseiluak urtean 600.000 euroko kostua zuela.

Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseiluko ordezkariek, berriz, gogorarazi dute hainbat kontu konpondu gabe daudela eta erakundea desagerraraztean betetzeke geldituko direla. Kontseiluak uste du beharrezkoa dela ikus-entzunezko sektorearen diagnostiko oso bat egitea, ahultasun eta indarguneak aurkitu eta hartu beharreko erabakietan laguntzeko. Kontseiluak ekimen legegile bat proposatu zion Nafarroako Gobernuari publizitate instituzionala arautzeko, eta oraindik ez da lege proiekturik onartu. Kontseiluaren arabera, bestalde, ETB Nafarroan LTD bidez jasotzearen aferak konpondua behar zuen aspaldi. Alfabetatze mediatikoan kontseiluak egiten zuen lana umezurtz geldituko da. Eta hedabideen kontsumo gida bat ere amaitu gabe gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.