Gerizpean
Nafarroako museoak, Appleren gailuetan
IRUÑEA.Nafarroako Museoak izeneko aplikazioa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Apple etxearen gailuetan hango museoak ezagutarazteko programa da, eta iPhone eta iPad-etan erabili ahal izango da. Aplikazio horrek Nafarroako museoen inguruko datuak ezagutzeko balio du, besteak beste kontakturako datu, ordutegi eta salneurriak eskainiz. Programak Nafarroako museoen ondare kulturala eta historikoa zabaltzea du helburu. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu