Nafarroaren eguna

Nafarroaren Eguna, dantza eta jai giroan

Urtero bezala, egun osoko egitarauarekin ospatu zuten jaia. Aurten, 40. urteurrena du jaiak.

Gaur goizeko dantzak. @MADDALEN_BERRO
2018ko apirilaren 29a
13:09
Entzun

Festa berezia antolatu du aurten Basaizea elkarteak Nafarroaren Eguneraren 40. urteurrena ospatzeko. "Aurten 40 urte bete direnez, nahi izan dugu berriz oinarrietara joan; beraz, bilatu dugu zergatik abiatu zen Basaizea, eta ohartu gara problematika bera zela duela 40 urte eta gaur: euskaraz bizitzea neke dela gure herrian, Nafarroarekin harremanak lotzea eguneroko lana dela, Baigorrin lan eta bizitzeko dinamikak behar direla...", esan du Amaia Kastorenek aurkezpenean. Basaizea elkarteko kidea eta Baigorriko Kulturaldiaren antolatzaileetako bat da. Horiek horrela, aurtengo bestaren oinarriak ere azken 40 urteetako berak izanen dira: "Herria biziarazi, Euskal Herriko loturak eta senidetzeak azkartu, euskara babestu eta euskal kultura sustatu".

Eguna iritsi aurretik kulturaldia egin dute aurten ere, hainbat ekitaldirekin. Baina, atzo zen egun handia. Eta jendeak ez zuen huts egin. Dantza eta festa giroan, hainbat lagun batu zitzaizkion ospakizunari.

Elizaren inguruan egin zituzten goizeko espakizun gehienak, eta arratsaldean udaletxearen inguruan.

Urtero izaten dute Nafarroako Garaiko gonbidaturen bat Baigorrin. Aurten, elkartasunak Altsasura eraman ditu baigorriarrak. Inauterietan han izan ziren, momotxorroen besta bertatik bertara ezagutzen eta herritarrekin harremanak egiten. Bisita joan-etorrikoa da, eta, beraz, altsasuarrak ere Baigorrin izan dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.