Asteburuko proposamenak

Nafarroari eskainitako festa eguna

Iruñea. Musika saioak izango dira 70 bat herritan larunbatean, Nafarroaren Eguna ospatzeko

Inigo Astiz
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
«Soila». Halakoa izango da larunbatean ospatuko den Nafarroaren Eguna, Nafarroako Gobernuaren hitzetan. 197.829 eurokoa izango da aurtengo partida, iazkoa baino %31,5 txikiagoa, zehazki. Baina horrek ez du esan nahi ekitaldirik izango ez denik.

Asteartean abiatu zen programa, eta kontzertuak izango dira bihar. 19:30ean Anaitasuna kiroldegian Gazte Jaialdia izango da. Melendi, Malu, La Pegatina eta 2011ko Artista Gazteen Topaketak irabazi zituen taldea arituko dira taula gainean. Larunbatekoa izango da, baina, egun nagusia. Xabierko gazteluan meza izango da goizean, eta han izango dira Nafarroako gobernuko ordezkariak. Eguerdian izango da ekitaldi nagusia. Orduan emango diete urrezko domina Done Jakue Bidearen Lagunen elkarteko kideei.

Baina ekitaldi ofizialez gain, bestelakoak ere antolatu ditu gobernuak. 12:30ean Burlatan folklore jaialdia izango da, eta 13:00etan 70 bat herritan kontzertu eta musika saioak izango dira. Nafarroako ereserkiarekin hasiko dira denak, eta bakoitzak bere saioa eskainiko du gero.

Nafarroaren historia bizia

Orreaga fundazioko kideek Iruñean ospatuko dute Nafarren Biltzarra larunbatean. Nafarroaren kultura eta historia bizia festa giroan aldarrikatzea da helburua. Gezurren kontra gure arbasoen etxea defendatuko dugu! 500 urte eta gero Nafarroa Zutik!. Hori aurtengo egunerako hautatu duten leloa. Kalejira izango da Alde Zaharreko kaleetan 11:30etik aurrera, eta 13;00etan egingo dute ekitaldi nagusia Foruen Monumentuaren aurrean.

Nabarralde elkartekoek Ziordian ospatuko dute eguna, eta Benito Lertxundi abeslaria sarituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.