Naima El Bani Altuna (@artikoan) geologoak eta Juanmari Agirreurreta (@Larrazken) filosofoak irabazi dituzte #txiotesia4 lehiaketako bi sariak. El Banik jaso du txio ulergarrienen saria —500 eurokoa—, eta Agirreurretak originaltasunaren saria —300 eurokoa—. Denera, 33 parte hartzaile izan dira aurtengo edizioan.
Naima El Bani (@artikoan) geologoa eta Juanmari Agirreurreta (@Larrazken) filosofoa dira #txiotesia4 lehiaketako irabazleak. Zorionak bioi! https://t.co/q48qv7FODkpic.twitter.com/F4e6JsBYnk
— Unibertsitatea.net (@Uninet_ataria) 2018(e)ko azaroaren 29(a)
"Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz" izeneko tesia laburtu du sei txiotan El Banik:
1 Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz #txiotesia4
— Euskaldun bat Artikoan (@artikoan) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
Agirreurretak, berriz, "Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan" izeneko tesiarekin irabazi du txio sorta originalenaren saria.
1) FIKZIOA J.-P. SARTREREN DISKURTSO TEORIKOAN#Filosofia
— j. a. (@Larrazken) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
- Bai izenburu potoloa!
- Ai neska, tesiak… badakin.
- Gauza asko tesi horren atzean, ezta?
- 5 urte izan ditun, pentsa.
- Hain garrantzitsua al duk Sartre?
- Nire mundu-ikuskera zor zionat.
- Ea kontaidak.#txiotesia4
"Sare sozial analogikoetatik sare sozial digitaletara" mahai ingurua egin dute aurrena Bilboko Bira kultur gunean, Jesus Mari Txurruka, Itziar Garate eta Rakel Gamito ikertzaileak hizlari zirela. Ainhoa Latatuk gidatu du saioa. Dagoeneko laugarren edizioa du #txiotesia izeneko lehiaketak. Hemen ikus daitezke parte hartzaile guztien lanak.