Nanoteknologia, enpresen lehiakortasuna areagotzeko giltza

2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
CIC Nanogunek, Adegik eta nanoBasque agentziak bigarren aldiz antolatu zuten atzokoan nanoBusiness tailerra. Gipuzkoako hainbat sektoretako enpresetako ordezkariek parte hartu zuten. Euren produktu eta fabrikazio prozesuetan nanozientziaren aurrerapenen ekarpenak dituen abantailak ezagutzeko aukera izan zuten. Halaber, nanoteknologiaren alorrean sortzen diren negozio aukeren berri izan zuten.

Pedro Miguel Etxenikeren irekierako hitzaldiaz gain, Jose Maria Pitarke zentroko zuzendariaren eta NanoBasque agentziaren ordezkarien hitzaldiak ere entzun zituzten. Halaber, nanoteknologiaren eremuan aurrerapenak ezarri dituzten enpresetako ordezkariek euren esperientziak kontatu zituzten. Graphenea, Maier eta GKN Driveline izan ziren tailerrera gonbidatutako etxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.