Napoleoni eta Patatari omenaldia eginen diete
EHUN URTE. Iruñeko erraldoien eta buruhandien konpartsako lau kidek omenaldi beroa jasoko dute gaur, Iruñeko Udalaren eskutik. 12:00etan izanen da, herriko etxean. Hiriko alkate Enrique Maiak parte hartuko du. Napoleon eta Patata kilikiek eta bi zaldikok jasoko dute, zehazki, omenaldia, ehun urte bete dituztela ospatzeko. Egunotan, hiriko haurren poza eta irribarrea pizten dute erraldoiek, kilikiek, buruhandiek eta zaldikoek. Gaur, haiek jasoko dute herritarren esker ona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu