Irteera
Natura gertutik bizitzeko aukera
Nafar Pirinioetako naturaz eta paisaiaz gozatzeko irteera bat antolatu dute gaur, Berroiatik (Nafarroa) abiatuta. Ibilbideak Iratiren ibarrarekin batzen duen Areta ibaiari jarraituko dio, eta, errekaren bideari segituz, Ugarrongo arroilarekin egingo du topo. Bidean zehar, lizardi eta zuhaitzen itzalpea bizileku duten uretako ugaztunak zein hegaztiak ikusteko aukera izango dute bisitariek. Ibilbideak, guztira, zortzi kilometro inguruko distantzia izango du, 160 metroko desnibelarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu