Iluntzeko bainua argazkiarekin, Gaizka Untzuetak jaso du lehen saria BERRIAren Udako Argazki Lehiaketa. Arratsalde-gau partean ateratako argazkia da, Tamariun, Katalunian.
Bigarren saria Unai Pagaldayk jasoko du, Gasteizen erleei egindako argazkiarengatik.
Nabarmendu diren beste argazkien artean daude Joxepi Monjek apo bati eginikoa, suge bat hura jaten saiatzen ari dela; Maddi Etxebestek mendian harturiko irudia; Andoni Bañalesek Aguas Tuertasen (Hecho ibarra, Huesca, Espainia); Zeles Aizpuruak artalde bati eginikoa, Ataungo (Gipuzkoa) Agautz mendian; eta Salba Iraolak Hernanin (Gipuzkoa) harrapaturiko itzal jokoa.
Ikusi gehiago: argazki finalisten bilduma.