Asteburuko proposamenak

Naturaren alde, zuhaitzak landatzera

Galdamesen, Oñatin eta Erriberrin zuhaitzak landatuko dituzte igande goizean

Haurrak zuhaitzak landatzen. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Zuhaitzak landatzeko, bat egingo dute hainbat herritan igandean. Galdamesen (Bizkaia) Bizkaiko Foru Aldundiak doan emandako 120 zuhaitz landatuko dituzte. Goizeko hamaiketan abiatuko dira El Cerco auzora, eta han arituko dira zuhaitzak landatzen goiz osoan. Besteak beste, bertako aritzak, aritz amerikarrak, pagoak eta lizarrak jarriko dituzte. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Parte hartzen dutenguztiek opari txiki bat jasoko dute.

Galdamesen ez ezik, Oñatin ere (Gipuzkoa) zuhaitz eguna egingo dute igandean, 09:30etik aurrera. Aloñako magalean landatuko dituzte 1,80 zentrimetroko berrogeita hamar haritz kandugabe, boluntarioen laguntzari esker. Erriberrin ere (Nafarroa) igandean elkartuko dira zuhaitzak landatzera, udalak antolatu du ekitaldia, Erri-Berri ehiztari elkartearen laguntzarekin. Plazan elkartuko dira 09:30ean, eta Frailako gainera igoko dira. Aitzurra eraman beharko dute parte hartu nahi dutenek.

ZUHAITZAREN EGUNA

Zer. Zuhaitzak landatzea.

Non. Galdamesen (Bizkaia), Oñatin (Gipuzkoa) eta Erriberrin (Nafarroa).

Noiz. Igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.