Azken hamarkadetako aurrerapauso teknologikoek zientzia fikziozko eremu batera eraman dituzte produkzio prozedura tradizionalak. Industria digitala eta robotikoari esker, inoiz baino azkarrago produzitzen da, eta inoiz baino zehatzago. Baina, gizakia naturaren mende bizi denez, badira oraindik menderatu ezin izan dituen zenbait teknika.
Errealitate hori aldatu nahi izan dute Architectural Association eta IAAC Kataluniako Arkitektura Institutuko ikasleek, eta industriaren baliabideak harago eramango dituen makinak sortu dituzte. Enpresa bakoitzaren beharrei egokitzeko teknologia prestatu dute, «produkzio eta iraunkortasun eredu alternatiboak nonahi zabaltzeko».
Taldeak eginiko lana Donostiako San Telmo museoan ikus daiteke, (FAB)BOTS erakusketan. Guztira hamar makina ipini dituzte, proiektuan eginiko lanaren erakusle gisa. Horietako bat Fluid Cast makina da, ur azpian berehalako egiturak egiteko eraikuntza sistema. Heliobot izeneko prototipoari esker, eraikuntzako elementuak erre, berotu eta moztu daitezke eguzki energia hutsa erabiliz.
Baina proposatutako guztia ez da berezkoa. IAAC institutuak Ferran Adria sukaldariaren aurkikuntzetan oinarritutako asmakuntza egin du: NGPS sistema, inprimatzeko tanta esferiko perfektuak lortzeko disoluzioa.
'(FAB)BOTS' ERAKUSKETA
Non. San Telmo Museoan.
Ordutegia. 10:00-20:00.
Sarrera. Doan.
Naturaren mugak gaindituz
'(FAB)BOTS' diseinu eta fabrikazio digitalari buruzko erakusketa ikusgai da Donostiako San Telmo museoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu