Komunikazioa
'Navarra directo'-ren aldeko 12.000 sinadura
TELEBISTA. ETBko zuzendaritzak urte amaieran kenduko du Navarra directo saioa, LTD bidezko emisioaren inguruan konponbiderik lortu ez dutela aitzakia hartuta. Saioko langileek atxikimendu kanpaina bati ekin diote, eta 12.000 sinadura jaso dituzte. Sinadura guztiak Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eramateko asmoa dute. Saioa kentzean, 20 langile geldituko dira kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu