Nazioarteko artzain-txakurren lehiaketa jokatu da igandean Oñatiko Santa Lutzia zelaian (Gipuzkoa). Artzain-txakurren trebezia neurtzeko lehia izango da, eta hamahiru txakurrek parte hartuko dute. Euskal Herriko, Biarnoko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako parte hartzaileak izango dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, igandean ikusi ahal izango da euskal artzain-txakurra zenbat hobetu den.
Lehia 10:30ean hasiko da, eta bi ariketa egin beharko dituzte txakurrek. Bi ariketetan ateratako puntuazioa batu eta gero jakingo dute zein den garailea.
Bestalde, larunbat arratsaldean herriko plazan erakustaldi bat egingo dute txakurrekin. Igande goizean, berriz, artzain-txakurren lehiaketa egiteaz gain, zelaian pottokak egongo dira.
Nazioarteko artzain txakur onenaren bila
Hamahiru txakur lehiatuko dira igande goizean Oñatin jokatuko den lehiaketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu