Ezarian. Elurra Euskal Herrian

Neguaren zuritasuna irakurleen begietatik

Neguaren lehen zartadak argazki bitxiak utzi ditu Euskal Herrian. Mendi tontorrak zuritu ez ezik, herri eta hirietako paisaiak ere erabat eraldatu ditu egunotan elurrak.

pBidea irekiz. Altzo herriko inguruetan erruz bota zuen elurra, eta Otsabio mendira igotzea balentria bilakatu zen. TXOMIN REZOLA.
Adrian Garcia.
2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Euskal Herria elurpean bizi da egunotan. Hotzak eragozpen ugari sortu ditu toki askotan, batez ere mugikortasunari dagokionez. Baina, eragozpenak eragozpen, zalantzarik ez da neguaren zuritasunak xarma berezia eman diela bazter eta txoko askori, irudiek erakusten duten legez. Herri eta hirietako paisaiak aldatu ditu elurrak, eraikinak, autoak eta beste estalki zuri batez estaliz. Dena da zuria egunotan. Belardiek izan ohi duten berdetasuna galdu dute zuriaren mesedetan. Elur malutak, euren bidea egin, eta nonahi erori dira: teilatuetan, zuhaitzen adaxketan, lore orrietan, autoen beiretan... Neguak bere aurpegi oldarkorrena erakutsi du, eta aspaldian ikusi gabeko zeropeko tenperaturak izan dituzte termometroek. BERRIAren irakurleak neguaren lehen zartadaren lekuko zuzenak izan dira. Denboralearen haien ikuspegia da ondoko bilduma. Elurrak eta izotzak utzitako arrastoa harrapatu dute kamerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.