Nekazaritza azokan, 132 ekoizle batuko dira gaur
MUSKIZ. Bizkaiko nekazaritza azokarik garrantzitsuenetarikoa da Muskizkoa, nekazarien kopuruak argi erakusten duenez. Hain zuzen ere, 132 ekoizle elkartuko baitira gaur San Joan zelaietan. Bisitariak ere ugari izango direla espero dute, 10.000 inguru. Ekoizleen erdiak inguruko herrietatik joango dira, eta 30 inguru Muskiztik bertatik. Eskulanak, baserriko produktuak, ganadua eta beste egongo da salgai. Gainera, Bizkaiko Txakolinaren urrezko domina nork irabazi duen jakinaraziko dute gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu