Nicholson ero beldurgarria hotel bakartu batean

urtzi urkizu
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Beldurrezko generoan klasiko paregabea da The Shining, Stanley Kubrick zinemagilearen (Paths of Glory, A Clocwork Orange) lanik ezagunenetakoa. Eskizofreniaren aurpegi beldurgarria aurkezten zaigu; Jack Nicholsonen aurpegia, hain zuzen. Zinez Nicholsonek ikuslea estutzea lortzen duela. Estutasuna sortzen du, aldi berean, mendi artean bakartutako hotel bakartiak. Protagonistaren semea triziklo txiki batean korridore luzeetan doa. Eta, bat-batean, hilda dauden bi neskak esango diote: «Etorri gurekin jolastera!».

Kultuzko filma bilakatu da denborarekin The Shining. Esan beharra dago Stephen Kingen eleberriak bazuela suspensea, baina beste zuzendari baten eskuetan oharkabean pasatuko zela ziurrenik. Kubrickek, berriz, giro eta atmosfera itogarria sortzea lortzen du hotelean. Irudiak ez dira nolanahikoak. Eta ederki planifikatutako gidoiak oso ondo funtzionatzen du.

Jack Torrancena Nicholsonen pertsonaia beldurgarrienetako bat da, bere ibilbidean urrezko hizkiekin gelditu den horietakoa. Inork ez zuen hobeto egingo.

Aipatzekoa da, halaber, Donostiako Zinemaldia desagertzeko arriskuan izan zela 1980. urtean, eta film horren inguruko publizitateak neurri batean salbatu zuela.

Urtzi Urkizu





############



El resplandor

ETB2, 23:45. Zuz.: Stanley Kubrick. Akt.: Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloyd, Scatman Crothers, Barry Nelson, Philip Stone, Joe Turkel.146 min. AEB, 1980.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.