Galdera

Nire seme txikiak 3 urte ditu; barazkiak ondo jaten ditu, baina frutak ez zaizkio batere gustatzen

Gomendatutako barazkiak baino gehiago jaten baditu frutarik eza orekaturik ote dagoen jakin nahiko nuke

2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Egia da frutak eta barazkiak osaera nutritibo antzekoa dutela, hala eta guztiz ere, ez da berdin-berdina izaten, elikagai bakoitzak mineral eta bitamina ezberdinak baititu; beraz, barietatea garrantzitsua da nutriente guztiak lortzeko. Horregatik komeni da zure semeari fruta eskaintzen jarraitzea; ez behartu, baina ikus dezala bere ingurukoek frutak jaten dituztela, eta noizean behin berari ere kolore eta forma ezberdinetako fruta eskaini. Gutxika joango da elikagai horrekin ausartzen; kontuan izan umeek pixkanaka joaten direla elikagaiak bere dietan barneratzen. Ez larritu fruta jaten ez duela-eta, baina ez baztertu eskaintzen jarraitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.