Galdera

Noiz kendu gantz lipomak

2011ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Gorputzeko hainbat ataletan eta, bereziki, lepoan (belarrien atzealdean, esaterako) edo buruan agertzen diren gantz-kozkorrei esaten zaie lipoma. Ez da batere arraroa halakoak agertzea; pertsona askok izaten dituzte kozkor horiek, eta inolako sintomarik ematen ez dutenez, jendea ez da horietaz konturatu ere egiten ia.

Kiste gaiztoen kasuan ez bezala, lipomak bigunak dira, lisoak eta biribilduak, forma erregularrekoak, azalez estaliak egoten dira, eta azalpean pixkatxo bat mugitzen dira. Kasuen % 25ean, kozkor onaire horiek ez dira azalean agertzen, dermiseko geruza sakonagoetan baizik. Eta kozkor sakon horietan, medikuak lipoma ezabatzea gomenda dezake, baldin eta inguruko nerbio edo odol-hodiren bat estutu eta konprimitzeagatik mina ematen badu.

Lipoma horiek kentzeko, nahikoa da medikuak gaixoaren larruazalean ebaki txiki bat egitea, anestesiarik gabe. Baina kozkorra handiagoa bada—muga hiru zentimetrotik gorakoetan dago—, beharrezkoa da kirurgia txiki bat egitea. Beraz, medikuak izango du, beste kasu askotan bezala, gaur planteatu diguten galderari erantzuteko azken hitza.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.