«Gure garaian hor ibiltzen ginen haurrok kalean beldurrik gabe jolasten». Nork ez du iruzkin hori entzun edo egin. Marta Roman geografoa eta hirigintzako aditua hiria berriz haurrentzako jolastoki bihurtzeko lanean dabil, eta Kalean haurren autonomia sustatzeko abiapuntua hitzaldia emango du bihar, Arrasaten (Gipuzkoa).
Arrasateko Mugikortasun Asteko agendaren barruan egingo dute ekitaldia. Romanek 1986. urtetik dihardu hirigintzaren inguruko aholkulari lanetan. Gaurko hiriak aztertu ditu generoaren ikuspegitik, eta, azken boladan, haurren beharretatik begiratuta. Horren inguruko hainbat liburu idatzi ditu, ¡Hagan sitio por favor! La reintroducción de la infancia en la ciudad lana tartean.
Hiriak antolatzeko proiektuak sortu ditu hainbat administrazio publikorekin, sindikaturekin eta emakume talderekin. Gogor gaitzesten du gaurko hirigintza. Etxe asko eraiki eta eremu asko hirigune bihurtu direla dio, baina hiria ez dela egin. Izan ere, etxeak euren buruei begira egiten direla uste du, eta kaleak soilik autoentzako bidetzat hartzen direla. Hori dela eta, etxe barruaren eta kanpoaren arteko tarteko guneak proposatzen ditu, adineko jendea parkeetaraino joatera ez behartzeko eta haurren jostaleku izateko.
HITZALDIA
Noiz. Bihar, 18:30ean.
Non. Kulturaten (Arrasate, Gipuzkoa).
Nola itzuli kaleak haurrei?
Umeari berriz hirian jolasteko aukera emateko estrategiak azalduko ditu bihar Marta Roman adituak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu