Hilberria

Noriyoshi Ohrai hil da, 'Star Wars' eta 'Godzilla' sagetako irudigilea

Atzo hil zen Japoniako irudigilea 79 urte zituela. Mundu mailako ospea lortu zuen filme eta bideojokoetarako egindako lanengatik

'Star Wars V: Inperioaren kontraerasoa' filmeko promozio kartelak egin zituen Ohraik. NORIYOSHI OHRAI
Berria
2015eko urriaren 28a
11:28
Entzun

Ohrai pneumoniak jota hil da Japoniako hego mendebaldeko Miyazaki prefekturako ospitale batean. Irudigilea 1935. urtean jaio zen Akashin, herrialdeko mendebaldean. Egunkarietako iragarki eta liburentzako irudiak egiten hasi zen lanean Ohrai. Berezko estudioa sortu zuen 1974. urtean, eta hurrengo hamarkadan egin zituen haren lanik ezagunenak. Star Wars V: Inperioaren kontraerasoa filmaren promozio kartela egin zuen 1980. urtean. Horrez gain, publikatu zituen Godzilla Japoniako munstrorik ezagunenaren zortzi filmetako kartelak eta baita The Goonies-ena ere bai.

Bideojokoen munduan  ere lan garrantzitsuak egin zituen Ohraik. Hala nola, parte hartu zuen Metal Gear Solid eta Nobunaga's Ambition jokoetan. Japoniako irudigilearen heriotzak sona handia izan du mundu osoan. Twitterren egun bakar batean haren izena eta ilustrazioak zituzten 2.600 mezu idatzi dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.