Obamaren batzorde bioetikoak begi onez ikusten du Venterren bakteria artifiziala
Craig Venterrek zelula artifiziala sortu zuela iragarri eta gero, Barack Obama AEBetako presidenteak batzorde bioetiko bat eratu zuen, aurkikuntza horren inguruan hausnartzeko. Bada, hamahiru adituko batzordeak bere iritzia eman berri du. Begi onez ikusten du zelula artifizialak irekitako bidea, baina, aldi berean, irizpide batzuk eman ditu etorkizunean biologia sintetikoaren alorrean nola jokatu finkatzeko. Aditu horien ustez, teknologia berri horrek bizitzak salba ditzake, «baina beharrezkoa da gobernu federalaren [AEBetakoak] ikuskaritza lana». Bioerregaien alorrean asko lagundu omen dezakete zelula sintetikoen inguruan eman daitezkeen aurrerapausoek. Botika eta txerto eraginkorragoak ere aipatzen dituzte. Baina teknologia hori garatzearen kontrako arrazoiak ez dituzte ezkutatzen. Beldur handiena da laborategian sortutako organismo batek handik ihes egitea istripu baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu