Ohiturari jarraituz, Euskal Herriko herri askotan aterako dira bihar, Santa Ageda egunaren bezperan, koplak kantatzera. Makilaren kolpeekin erritmoa markatuz eta baserritarrez jantzita, baserriz baserri eta kalez kale aterako dira kuadrillak, kantuan eta diru eskean.
III. mendean Sizilian (Italian) bizi zen gazte bat zen Cataniako Santa Agata. Familia onekoa eta emakume ederra zen. Emazte egiten saiatu zen garai hartako senataria, Kintiano, baina Agatak uko egin zuen, eta torturatu eta bularrak moztu zizkioten. Santu egin eta emakumeen zaintzaile eta sendagile modura egin da ezaguna.
Kantuan Euskal Herri osoan
Herri askotan aterako dira umeak eta helduak kalez kale abestera. Bestalde, meza ugari egingo dira santuaren omenez.
Bizkaiko Arratia Abesbatza Bilbon eta inguruko herrietan ibiliko da kantuan bihar goizean goizetik.
Altsasun (Nafarroa), larunbatean, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak edo kintoak ibiliko dira santu eskean.
Lapurdin, larunbatean aterako dira kantuan, Miarritzen eta Beskoitzen.
Ohitura zaharrak berritzeko asmoz, kantuan aterako dira hainbat herritan
Santa Ageda egunaren bezpera ospatuko dute bihar; makilen erritmoari jarraituz, santuari abestuko diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu