Oi! eta punk bisitan datoz

J'aurais Voulu..., Zartako eta Sobieht taldeek kontzertua emango dute gaur gauean, Barakaldon

J'aurais Voulu... taldea Barakaldon izango da gaur. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Asteburuak joan eta asteburuak etorri, Edaska aretoak kontzertuak antolatzen ditu ostiral zein larunbatetan. Gaur ere ateak zabalduko dizkio musikari, eta 21:30ean hasita, hiru talde izango dira Barakaldon (Bizkaia): J'aurais Voulu..., Zartako eta Sobieht gonbidatu dituzte.

Sobieht taldea izango da musika gauari hasiera emango diona. 90eko hamarkadan hasi ziren taldea osatzen, baina proiektua bertan behera geratu zen azkenean. Duela bi urte lagun zaharrak batu, eta aspalditik buruan zituzten ideiak musika bihurtzeari ekin zioten. «Hitz zuzenak eta riff astunak» lantzen dituztela diote, «iruzurrik gabekoak». Iaz aurkeztu zuten Sobieht euren lehen lana, Durangoko Azokan. Metal politikoa jorratzen duen talde moduan aurkezten du bere burua Sobiehtek.

Zartako zarata egiteko asmoz sortu zen, baita taldekideen bizitzei musika jartzeko ere. 2002. urtean osatu zuten taldea, Bilbon; hiru urte geroago, euren lehenengo diskoa argitaratu zuten: Ohorea eta harrotasuna. Euren musika estiloa hardcore, punk old school eta oi! gisa definitzen dute.J'aurais Voulu... Estrasburgotik (Frantzia) helduko da Barakaldora. Punk rock eta oi! talde horrek 1999. urtean hasi zuen musika ibilbidea, eta 2008an kaleratu zuen azken diskoa: Le feu sacré.

J'AURAIS VOULU...,ZARTAKO ETA SOBIEHT

Noiz. Gaur, 21:30ean.

Non. Barakaldon (Bizkaia), Edaska aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.