Oihana Kortazarrek irabazi du Alto de Sileko proba

2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
MENDI LASTERKETAK. Denboraldiari indartsu ekin dio Oihana Kortazarrek. Azpeitiko Zuzenien igoera bertikala irabazi zuen aurrena, eta Leongo Mendietako Alto de Sil lasterketa igandean. Alde handiz irabazi zuen Kortazarrek; bigarren sailkatuari 20 minuturen aldea atera zion 32 kilometroko ibilbidean. Gizonezkoetan, Marco de Gasperik irabazi zuen, eta Ionut Zinka sailkatu zen bigarren. Iazko denboraldia errepikatzeko bidean da Oihana Kortazar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.