Oihana Kortazarren lorpena ez da izan euskal lasterkarien emaitza dotore bakarra. Jabi Olabarria bizkaitarra 5. postuan sailkatu zen igandeko Sentiero delle Grignen, eta, ondorioz, hirugarren bukatu du sailkapen nagusian. Euskal lasterkari batek gizonezkoetan Munduko Kopan lortutako posturik onena da hori. Lasterkari beteranoa da Olabarria, eta urtetako lanaren emaitza jaso du aurtengoan. Luis Alberto Hernando eta Mikhail Maamlev sailkatu dira haren aurretik.
Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) eskutik Munduko Kopan lehiatu den taldeak biribildu du emaitza sorta dotorea: taldeka bigarren sailkatu da EMFren selekzioa, Kataluniako ordezkaritzaren atzetik. «Ongi egindako lanak fruituak eman dituela» iritzi dio EMFko teknikari Antxon Burciok.
Olabarriak hirugarren bukatu du Kopa, eta EMFren taldeak, bigarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu