Chameleons Vox izenarekin dator orain 1980ko hamarkadan Manchester inguruan (Ingalaterra) post punk olatuan sorturiko The Chameleons taldea izan zena. Mark Burguess abeslari eta baxu jotzaileak eta John Lever bateriak taldea berriz piztea erabaki zuten 2009an, kanta zaharrak jotzeko.
«Tximinoen herrialdean galduta nago. Ba al da hor ulertzen nauen baten bat?», abesten zuten Monkeyland kantan. Nerabezaroko ezinegona, erromantiko berrien asperdura eta new wave mugimenduaren iluntasuna islatu zituzten kantetan. Joy Division eta The Cure taldeetatik gertu zeuden, baina ez zioten horien bideari jarraitu erabateko komertzialtasunera, eta ez ziren mito bihurtu, beste haiek bezala. Eta, halere, eragin handia izan dute ondorengo talde askotan; besteak beste, Editors eta Interpol taldeetan. Radioheaden hainbat kantatan ere, The Chameleons gogorarazten duten soinuak entzun daitezke.
Andrakan pop-folk taldearekin arituko dira gaurko kontzertuan.Tresna klasikoak (tronpeta) eta folk musikakoak (mandolina, banjoa) erabiltzen dituzte, kanta motz atseginak egiteko. Cafe Teatro, Arima Beltza eta Lili Moon taldeetan ibilitako musikariak dira.
CHAMELEONS VOX
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Intxaurrondokultur etxean, Donostian.
Olatu iluneko talde iluna
The Chameleons taldea berriz piztu da, eta 1980ko hamarkadako new wave doinuak joko dituzte Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu