Irlen sarea. Gorka Julio

Olentzerori gutuna

2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Gailu teknologikoak oparitzea oso gauza ohikoa izaten da egun hauetan. Azken aldian gainera, gailu berri asko sortu dira eta beharbada horietako batzuk erosteko tentazioa izan dezakegu. Beharrezkoak zaizkigun edo ez bakoitzak ikusiko du, baina benetan gauza gutxi dira guztiz beharrezkoak. Eta horrela izanda ere interesgarriak iruditzen zaizkigu.

Aurreko urtean netbook eramangarri txikiek arrakasta itzela izan zuten. Merkeak eta hasieran kapazitate gutxi bazuten ere, eramangarri batzuen adina potentzia lortzera iritsi zirenak. Mugikortasunari garrantzia ematen diotenentzat eta teklatua erabiltzea beharrezkoa dutenentzat oraindik ere oso tresna aproposa da.

Baina, horien aldean, azken aldian tabletak ere agertu dira, pantaila ukigarria duten konexiodun gailu txikiak. Hauetan ezagunena iPad-a bada ere, orain beste hainbat sortu dira, horien artean Android sistema eragilea erabiltzen duen Samsung Galaxy Tab, baita beste asko ere. Hala ere, gailu horiek informazioa sortzeko baino gehiago, informazioa kontsumitzeko dira gehienbat. Horregatik, beharbada, hedabide batzuek dispositibo filosofal moduan hartu dute, beraien lanak kontsumituko diren etorkizuneko gailua bezala; baina, kasu gehienetan, sakelakoak izango dira lan hori egingo dutenak.

Gailu teknologiko hauek eta beste mila ekarriko ditu Olentzerok.Denbora falta sentitzen dugunen artean, segur aski lurra garbitzeko errobotak izango dira produktu erosienetakoak aurten. Gero eta errazagoa da gainera hauek Internetetik eskuratzea. Online dendak gero eta gehiago dira, eta Alibaba.com eta horrelako dendak, esaterako, zuzenean enpresen bitartekaritzarik gabe erosketak egiteko aukera ere ematen dute. Pertsona batzuk batu eta produktu bat erosi dezakete fabrikatik zuzenean.

Asiatik olatua dator, beraz. Prezioekin ez, baina gertutasunetik eta sinesgarritasunetik gure bidea egin dezakegu. Bi adibide: Deskontu.com, hainbat motatako deskontuak eskaintzen dituen eta Donostian oinarritzen den webgunea. Donostiako dendari txiki zein handiekin hitz egin eta deskontuak eskaintzen dituen zerbitzua. Euskalherrikoplaza.com, bigarrena, Euskal Herriko produktuak ekoizletik ia zuzenean erosteko aukera ematen duena. Bi eredu ezberdin, baina bi ezaugarri komun: gertutasuna eta sinesgarritasuna. berriketan.info/gorkajulio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.