Bihar Berria-n

Omako basoaren erreplika

Xingola marroiaren izurriteak Omako basoari eragin dio, eta, beraz, basoa itxi egin dute, zuhaitzak jausteko arriskua baitago. Bizkaiko Foru Aldundiak gertuko baso batean erreplika egiteko proiektua abiatu du.

Omako basoa. TERE ORMAZABAL
2020ko martxoaren 6a
13:18
Entzun

Omako basoko artelana salbatzeko proiektua abian jarri du Bizkaiko Foru Aldundiak, Agustin Ibarrola artistaren familiaren oniritziarekin. Asko garatu gabe dago proiektua oraindik, baina oinarri batzuk ezarri dituzte jada: oraingo basotik ez oso urruti egin nahi dute erreplika. Gai hori landuko du bihar BERRIAren Bizigiro atalak, Irrintzi Ibarrola semearekin eta Ibarrolaren lanean aditua den Fernando Bazeta EHUko irakaslearekin hitz eginda.

Gainera, gomazko erraldoiak egiten dituen Ruben Platerorekin erreportajea argitaratuko du Bizigiro-k. Enkarguz egiten ditu erraldoiak, eta, egun, 46 bikoteko bilduma du. Iruñeko erraldoiak dira gehien saltzen direnak. 

Zinemaren atalean, Gontzal Agote Sameh Zoabiren Tel Aviv on Fire filmaz arituko da; datorren ostiralean estreinatuko da Hego Euskal Herrian. Palestinako egunerokoa kontatzen du: protagonista Salam da, Jerusalemen bizi den gazte palestinar bat. Egunero, lantokira ailegatzeko, armadaren kontrol zorrotza pasatu behar izaten du.

Telesailen atalean, berriz, Mikel Iarza Artolak Netflixeko Who killed Malcom X? telesailaz hitz egingo du. Komunitate beltzeko Malcolm X lider giltzarriaren bizitza eta heriotza bildu dituzte sei ataleko dokumental horretan.

Asteburuan egiteko planak ere bilduko ditu Bizigiro atalak: martxoaren 8aren harira, emakume nekazari eta eskulangileak biltzen dituen azoka egingo dute Zornotzan (Bizkaia), bihar. Baionan, igandean, liburu zahar eta modernoen azoka egingo dute. Nafarroan hainbat aukera daude asteburuan: besteak beste, hartza ezagutzeko txangoa egingo dute Belaguan, larunbatean; eta Iruñean, larunbatean, ekoizle ekologikoen azoka egingo dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.