Irudia. Iruñea
OMENALDI INSTITUZIONALA ARTZAINEI
2007az geroztik dabil Euskal Artzainak Ameriketan elkartea Amerikara artzain joan ziren euskaldunen lana goraipatzen eta haien omenezko festak antolatzen, eta milaka lagun bildu zituzten atzo Iruñean egindakoan. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak, gainera, ekitaldi instituzionala antolatu zuten elkartearen eta artzain joandakoen lana txalotzeko. Enrique Maia Iruñeko alkatearen eskutik Laura Igantzi elkarteko zuzendariak jaso zuen erakundeen oroitarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu