Zaleek aurten ohi baino zertxobait gehiago itxaron behar izan badute ere onddo eta perretxikoak biltzen hasteko, dagoeneko hasiak dira irteten jaki preziatu horiek Euskal Herriko basoetan.
Onddoak biltzea gogoko dutenentzat, ezaguna da UltzamakoParke Mikologikoa (Nafarroa). Asteburu honetan jardunaldi mikologikoak antolatuko dituzte parkean. Hainbat ekitalditan parte hartu ahalko dute onddozaleek larunbat eta igandean.
Onddoen ekoizpena eta basoen kudeaketari buruzko bisita antolatu dute larunbaterako. 09:00etan abiatuko dira Larraintzar etxetik. 13:00etan, onddoei buruzko ikus-entzunezko bat emango dute han bertan.
Egun handia, ordea, igandea izango da, Onddoen Eguna ospatuko baitute. Auzko frontoian Ultzamako perretxiko, onddo eta artisautza produktuak erosteko aukera izango dute bisitariek. Gaztetxoek ere izango dute zer egin. Onddoen basoa izeneko tailerra prestatu dute txikientzat. Halaber, mikologiari buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da. Inguruko jatetxe eta tabernetan perretxiko pintxoak probatzeko aukera egongo da egun osoan. Bestalde, Aritz Begino pilotariari Ultzamako Onddoa bemaango diote.
Asteburuko proposamenak
Onddo jardunaldiak asteburuan
Ultzama. Onddoen jardunaldien harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburuan Ultzaman
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu