Komunikazioa. Ekografiak

Ondo hasi ez den kopia bat

Aritz Galarraga.
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Hemendik eta azaroaren 20ra arte hauteskunde kanpainako kontu astunekin ibiliko garenez, arnasa pixka bat hartu nahi dut gaurkoan, ur azpian luze izateko asmoa dutenek oxigenoa hurrupatzen duten moduan. Osasun mentalagatik besterik ez bada, iruditzen zait tartekatu behar direla gauza serioak eta arinak. Utziko dugu gaur, beraz, alde batera kanpaina, eta helduko diot gauza serio bati, umoreari. Umore programa bati.

Frikiliks estreinatu berri du Cuatro kateak. Lehen oharra: kopia bat da. Akaso ezagun izango duzue, gainditu ditu muga politiko-linguistikoak: TV3 kate publiko katalanean bada APM? deituriko saio bat, modu bizi, zirikatzaile, inteligentean egiten duena aktualitatearen errepaso umoretsua. Zappingarekin, bideoak manipulatuz. Arrakasta itzela du bere herrialdean, baina kanpoan ere ezagutzen da. Pentsa, saioan tartekatzen dituzten esapide labur horiek — «sa matao Paco», Pedro Piquerasen «terrible, apocalíptico» eta abar— emotikono berriak bilakatu dira. Frikiliks honek, hartara, arrakasta hori errepikatu nahi du, Espainia aldean orain.

Ez alferrik, Cuatro kateko saioaren atzean Alguna Pregunta Més eta Minoria Absoluta ekoiztetxeak daude. APM? horretaz gain, Minoria absoluta irrati saioa eta Crackòvia, eta Itxaro Bordak aitatzen zuen Polònia telebista saioen egileak. Baina ez litzateke gaizki atera den lehen aldia izango: Estatuko herrialderen batean egin den gauza bat Estatu osora kopiatu, eta asmoak porrot egitea. Gogoratu Vaya semanita esportatzeko saioak zertan geratu ziren.

Frikiliks honekin ez dira ondo hasi. Izenetik bertatik. Norbaitek errelato hitza esaten duen bakoitzean katutxo bat hiltzen bada, friki hitzarekin egin den katuzidioa kalkula ezina da honezkero —joan den astean nik ere erabili nuen!—. Friki hitza gaur saio baten izenerako erabiltzea saio hori kondenatzea da. Gero, ez du batere funtzionatzen bi aurkezleren formulak —Chiquilicuatre da bat—. APM? originalak duen erritmo bizia hausten da erabat, eta, okerrena, ez dute grazia izpirik. Azkenerako, saioaren 45 minutuak jasanezinak egiten dira. Lehenengo programan, lehenengo gag-a jada sexuaz, lehenengo bikoizketa Chiquitorekin. En fin.

Arrazoi duzue, hasi baino ez da egin Frikiliks. Oraingoz 457 jarraitzaile ditu Twitterren, 539 Facebooken. APM? saioak 64.810 eta 446.666.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.