Gerizpean. Irudia. Lesaka
ONIN ERREKAREN ERTZETAN DANTZAN
Atzoko San Fermin eguna izan zen orotan handiena lesakarrentzat. Goiz-goizetik murgildu ziren herritarrak jai giroan. Zalantzarik gabe arreta gehien bildu zuen ekitaldia zubi gaineko dantza izan zen. Usadio zaharrei jarraiki, herriko gazteak Onin errekaren bi aldeetan ipini ziren. XV. mendean lesakarren artean lorturiko bakea gogoratu zuten dantza eginez. Bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra zubi gainean dantzatu ostean, ikurra herriko etxean gorde zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu