Oporren ondoren, bidaiatzera

Monda eta Lironda pailazoek 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako saioa eskainiko dute gaur Bergaran

Monda eta Lironda pailazoek Baietz lortu! saioa emango dute gaur. APIKA.
Erredakzioa
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Udako oporren ondoren haur askok eta askok egin duten moduan elkartuko dira Bergaran (Gipuzkoa) Monda eta Lironda pailazoak. Elkarrekin egin duten bidaia berezi bat dute kontatzeko, eta gaur euren abenturen eta pasadizoen berri emango dute Martinez de Irala doktorearen kalean, 18:30ean. Baietz lortu! ikuskizuna 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako prestatu dute, eta ordubete iraungo du.

Maletak hustu eta arropak garbitu ondoren, elkarrekin dira berriro ere Monda eta Lironda. Mondak gauza asko ditu kontatzeko; Lirondak, berriz, ezertxo ere ez. Publikoaren laguntzari esker, inork espero ez duen zerbait egiten saiatuko da Monda,Lirondari ezer esan gabe. Lortuko duen edo ez ikusteke dago.

Apika taldeak 2003tik darama haurrentzako emanaldiak prestatzen, eta, pailazoen ikuskizunak ez ezik, ipuin kontaketak ere egiten dituzte. Umorea da Monda eta Lirondaren tresna nagusia; hala ere, hezkuntza balioak ere oso kontuan dituzte saioak prestatzeko orduan. Samurtasuna, laguntasuna eta inozentzia transmititzen saiatzen dira. Errezeta perfektua osatzeko, ordea, ezinbestekoa den osagai bat gehitu behar zaio: publikoaren laguntza.

'BAIETZ LORTU!'

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Non. Bergaran (Gipuzkoa), Martinez de Irala doktorearen kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.