Oprah Winfreyk bere katea estreinatuko du bihar
TELEBISTA. Discovery Health kable bidezko katearen lekua Orah Winfrey aurkezlearen OWN kate berriak beteko du bihartik aurrera. «AEBetako kable bidezko telebistan azken hamarkadan sortutako proiektu berririk handiena da», iragarri du Los Angeles Times egunkariak. 22 saio original izango ditu kateak, eta horien artean askok pertsonaia ospetsuekin izango dute harremana. Winfreyk, bestalde, maiatzean grabatuko du azkeneko aldiz The Oprah Winfrey Show elkarrizketa saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu