Klasiko bat da igogailuko elkarrizketen artean. Bihar hasiko da neguko ordutegia, eta 25 ordu izango ditu igandeak. Bitan izango dira 02:00ak eta 03:00ak bihar goizaldean, erlojuak 03:00ak jotzerakoan 02:00etara atzeratu behar baitira orratzak.
Ordu aldaketaren eragozpen eta onurei buruzko elkarrizketekin batera, berritu egingo da beste eztabaida sakonago bat: energia aurrezteari buruzkoa. Hori da ordu aldaketaren helburua, aldekoen hitzetan, baina urtero jartzen da ezbaian neurri horren eraginkortasun ekologikoa.
Lehenagokoa da proposamena, baina 1973tik aurrera hedatu zen aldaketa, petrolio krisiaren ondoren. Argi orduak irabazi eta energia gastua murriztea zen asmoa. Europako Batasunak ezarria du neurria, Energia Aurreztu eta Dibertsifikatzeko Institutuaren arabera %5ekoa izan baitaiteke urtean aurrez daitekeen energia kopurua; sei bat eurokoa, etxeko. Gutxi dirudi,baina handitu egiten da zenbakia herrialde bateko etxe guztiak kontuan hartuz gero.
Hasierako asmo hori galdu xamarra dago, egun, ordea, haren aurkakoen ustetan, garaiak aldatu egin direlako, eta baita energia kontsumo ohiturak ere. Neurria hedatzen hasi zenean, argiak hartzen zuen etxeko kontsumoaren portzentaje handi bat, baina orain, txikitu egin da, eta bestelako gailuek ere hartu dute pisua.
Ordu aldaketaren eraginkortasun ekologikoak zalantzak sorrarazi ditu
Energia aurrezteko asmoz sortu zen ordu aldaketa, baina galdu xamarra du asmo hori, haren aurkakoen ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu