Gastronomia

Orioko Bodega Katxiña jatetxeari eman diote munduko luxuzko erretegi onenaren saria

World Luxury Restaurants award saria irabazi du erretegiak.

Katxiña erretegiko kideak saria jasotzen Belfasten. KATXIñA ERRETEGIA
BERRIA
2018ko uztailaren 18a
13:13
Entzun

World Luxury restaurants award saria irabazi du OriokoBodega Katxiña jatetxe eta erretegiak. Munduko luxuzko erretegi onenari ematen zaion saria da World Luxury restaurants award. Uztailaren 14an jaso zuen, Belfasten egin zen galan. Han izan ziren jatetxeko nagusiak.

Orain bi hilabete izendatu zituzten sarirako, denbora tarte laburrean erretegiak jaso dituen iritzi positiboengatik. Webgunean azaldu dutenez, ez zuten sarirako izendatzea espero eta are gutxiago saria irabazterik. Jatetxeko kideak pozarren azaldu dira jasotako sariagatik eta webgunearen bidez eskerrak eman dizkiete lan talde osoari.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.