Berriro ere, Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azokaren kokaleku bihurtu daDonostiako Gipuzkoa plaza. Liburu, bilduma eta irakurzaleen txoko izan ohi da, eta aurten 26.aldiz egingo da.
Atzo ireki zuten, eta irailaren 18ra arte bisitatu ahal izango dira bertako postuak. Azokaren jarraitzaileek ez dute huts egiten urteroko enkontrura.
Hainbat lekutatik etorritako jendeak jarri dute salmahaia azokan: Euskal Herriko, Peruko, Valentziako (Herrialde Katalanak) eta Leongo eta Malagako (Espainia) saltzaileak izango dira. Guztira, 30.
Norberarentzat edo norbaiti oparitzeko, aukera zabala izango da. Liburu zahar eta deskatalogatuez gain, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak ere salgai izango dira, besteak beste.
Azokara biltzen direnek, denetariko gaiak lantzen dituzten liburuak eskuratu ahal izango dituzte: euskal gaiak, artea, historia, sukaldaritza eta literatura, besteak beste.
Azokara patxadaz joatea izaten da egokiena. Pazientziaz hartuta, lehen begiratuan ikusten ez diren gauzak aurkitu ohi dira. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka oroipenen kutxaren antzekoa izaten da: batek baino gehiagok ahaztuta dituenak aurkitu ahal izango ditu bertan.
Azokak iraun bitartean, ordutegi bera izango du egunero:11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Gerizpean. Uda-pasa
Oroipenen kutxan barna
Abian da Donostiako 26. Liburu Zahar eta Okasiozkoen azoka, eta irailaren 18ra arte egongo da zabalik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu