Jende askok uste du elikagai bat osasuntsua bada, hura nahi beste jan daitekeela, baino hori ez da horrela izaten. Egia da elikagai batzuk beste batzuk baino kantitate handiagotan jan daitezkeela, baina denak neurrian jan behar dira, eta denek dauzkate kopuru jasangarriak eta jasangarriak ez direnak.
Pertsona bakoitzaren beharrak adina, sexua, pisua, altuera eta egiten duen ariketa fisikoaren arabera kalkulatzen dira. Horregatik, bakoitzak jan behar dituen neurriak pertsonalizatu egin behar dira, pertsonaren energia eta mantenugai beharrak kontuan izanda.
Gomendioak maiztasun eta kantitate koherente batzuen barruan mantedu behar dira beti. Hori lortzeko, elikagaien maiztasuna eta kantitatea hurrengo neurrien artean mantendu behar da.
Nola sartu elikagaiok dieta baten barruan?
Barazkiak: Lehenengo plater moduan edo bigarren platera laguntzeko; gordinik, entsaladan, edo egosiak, osorik edo purean.Fruta: Elikagai hau postrean, gosarian, hamaiketakoan eta meriendan banaturik; izan ere, barazkiak bezala, mineralak, bitaminak eta zuntzak ditu.
Esnekiak: Frutekin txandakatuz edo frutekin batera, postrean, gosarian, hamaiketakoan eta meriendan banaturik.
Zerealak eta tuberkuluak: Horiek hartzea oso garrantzitsua da, karbohidratoak dituztelako. Patata da gehien jaten den tuberkulua. Arroza, pasta, ogia, gosaltzeko malutak eta abar laboreak dira, eta egun osoan banaturik hartu behar dira.
Lekaleak edo egoskariak: Proteinak, karbohidratoak eta zuntzak dituztelako.
Haragia, arraina eta arrautza: Bigarren plater moduan hartu behar dira; egunero, bi jaki: astean lautan arraina, hirutan edo lautan haragia, eta hirutan edo lautan arrautza. Bigarren plater hauek kalitatezko proteinak dituzte, eta oso garrantzitsuak dira gorputz ehunak zaintzeko.
Olioa ere hartu behar da, baina gantz asegabea izan behar du; horretarako, oliba olioa hartu, eta opil industrialik ez.
Gozokiei eta azukredun freskagarriei dagokienez, adin hauetan oso arrunta da gehiegi kontsumitzea; beraz, ahalik eta gutxien hartu behar dira, kaloria hutsak besterik ez dituztelako ematen.