OSASUNA. Itxaropenaz...

2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Erlijio kutsua du itxaropenak batzuentzat, edota zer eginik ez dagoenean etsipenean erori ordez ezinbestean ekiten diogun bidea besteentzat. Biek dute, nolabait, arrazoia, baina ikuspegi horietatik harago joan beharko genuke.

Itxaropena, etsipenaren senide baino, aurrera egitearen anai-arreba da gehiago. Indarra, konfiantza eta adorea eskatzen du benetako itxaropenak, miraria edo salbatuko gaituen horren zain egotea baino gehiago baita. Honela, itxaropena ez da zain egotea edo bizirik irautea: ziurtapenik izan gabe ere, espero dugun hori lortuko dugun ustea izan eta horretan sinestea da. Hori da, hain zuzen, itxaropenaren gakoetako bat: bidearen nondik norakoa, edo, are gehiago, bideak jarraipenik duen jakin gabe ere, aurrera jarraitzea; argia sortuko delakoan, barneko indarrak piztuta aritzea, GPSrik gabe.

Benetako itxaropenari eusteko, ezinbestekoa da egoera gordinean ere alderdi baikorraren bila aritzea, eta aldi berean, jarrera aktiboa adieraztea. Hau da, norberari dagokion ahalegin horiez arduratzeko aktibotasuna batetik, irtenbideak bilatu eta egokienak aukeratzeko erantzukizuna hartuaz. Eta aktibotasuna ere, itxaroten den hori helduko den usteari eusteko; askotan gogorrena bilakatzen zaiguna, hain zuzen.

Izan ere, gogoratu etorkizuna geure sinesmenek sortzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.