C bitaminak duen funtzio antioxidatzailea dela eta, sistema inmunologikoa deprimitua dagoenean, arazo kardiobaskularretan eta endekapenezko gaixotasunetan gomendatzen da kiwia.
Anemia ferropenikoan ere laguntzen du bitamina horrek, burdina hartzea errazten baitu.
Hezueria, litiasia eta hipertentsioa dutenentzat lagungarria izaten da, era berean, fruta honen urak eta potasioak funtzio diuretikoa dute eta. Hiperkolesterolemia, diabetes eta obesitatea dutenei aholkatu beharreko fruta da, gainera. Frutak duen zuntzagatik, liseri iragazketa lagundu, gantz eta kolesterol absortzioaren maila jaitsi eta gluzemiaren kontrolean parte hartzen du. Gainera, asetasun efektua dauka.
Baina denak ez dira abantailak elikagai honetan: dibertikulitisaren kasuan, kaltegarria da kiwia.
OSASUNA. Kiwia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu